XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B.- Mikroskopioaren erabilpena eta teknika mikroskopikoari buruzko zenbait indikazio.

Egituraren aldetik oso desberdinak izanik ere, mikroskopio guztiak ondoko atal esentzialetan zatika daitezke: euskarria, platina, errebolberdun eta mugimendu bertikaletarako mekanismodun hodia, ispilua (edo argiztapen-aparatua), diafragmadun kondentsadrea, objektiboa eta okularea.

Objektiboak, okularearen diafragmaren planoan kokaturiko objektuaren imajina erreala anpliatuko du, eta inbertitua emango, imajina hau okulareak, lupa baten antzera, berriz emendatuko duelarik.

Objektibo eta okulare bakoitzak bere handipena determinatua du, eta bertan grabaturik agertuko da beti instrumentu modernoetan.

Objektibo/okulare konbinazio determinatu baten bidez lorturiko anpliazioa, bataren eta bestearen anpliazioen arteko biderkaketaz lor daiteke.

12x-etako okularearekin konbinaturiko 40x-etako anpliazioko objektiboak, 480x-etako anpliazioa emango du.

Anpliazio propioaz gain, ba dago beste zenbaki bat ere objektiboetan grabaturik: irekidura numerikoa (A).

Zenbaki hau objektibo fotografikoen argitasunari dagokio, objektiboaren ahalmenaren neurria emango digularik.

40/0,65 zenbakiek, adibidez, objektiboak, 40ri dagokion handipena eta 0,65eko irekidura duela esan nahi dute.

Objektiboaren erresoluzio-ahalmena, irekiduraren eta erabilitako argiaren uhin-luzeraren (A) menpekoa da.

Erresoluzio-ahalmenak, edozein objekturen irudian objektu horren bi puntu banaturik ikusi ahal izateko beharrezkoa den puntuon arteko distantzia minimoa (d) emango digu.

Argi intzidente paraleloaren kasuan, da, hots, zenbat eta txikiagoa izan argiaren uhin-luzera edo handiagoa objektiboaren irekidura, orduan eta txikiagoa izango da irudi desberdintzatuak edukiko dituzten bi puntuen arteko distantzia.

Ba da beste faktore bat irekiduraren menpe: anpliazio total baliagarria.

Anpliazio hau, 500 eta 1.000x-etako irekidura numerikoek mugaturiko tartearen barnean kokatuta dago.

Adibidetzat harturiko 40/0,65 objektiboarekin lor daitekeen anpliazio total baliagarria, 325x eta 650x bitartean aurkituko da.

Objektiboaren handipen propioa 40koa denez, kontseilagarria da 8 eta, gehien jota, 16 bitarteko handipenetako okularearekin konbinatzea.

16 diametro baino gehiagoko handipen propioko okulareak irudi handiagoa emango digu, baina ez dugu horregatik xehetasun-maila altuagoa lortuko, postanpliazio hutsera garamatzalarik soilik.

Erresoluzio-limitea 16x-etako okularearekin lortuko da kasu honetan (muga okularea).

Beharrezkoa da ondoko hau kontutan hartzea: erresoluzio maximoa, objektiboaren irekidura-balioari dagokion handipen totala bider 1.000 eginez lortuko da.

Balio hori harturik, erraz kalkula daiteke muga okularearen handipen propioa: